• 26
    URR
    Hizkuntza politika berrien beharraz ohartarazi du Europak
    Europar Batzordearen txostena

    Euskarazko irrati eta telebista bat bermatzeko galdegin dio Nafarroako Gobernuari, eta euskarari dagokionean errotik aldatu beharko du jarrera Hizkuntza Gutxituen Ituna betetzeko. Espainiari eta Eusko Jaurlaritzari ere jarrera aldaketa eskatu die.

    Nafarroako Gobernuak Hizkuntza Gutxituen Ituna urratu egiten duela dio Europako Batzordeak. Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren gabeziak ere aipatu ditu azaleko txosten batean. Izan ere, batzorde horrek gutxieneko eskakizunak egin dizkie administrazio ezberdinei. Dudarik gabe, Barcinaren gobernuak jaso ditu kritika larrienak, eta hizkuntza politikan erroko aldaketa egin beharko du Hizkuntza Gutxituen Ituna betetzeko.

    Txostenean ETBren seinalea hedatzeko kostua bere gain hartzeko eta Euskalerria irratiarekiko jarrera "positiboagoa" izateko eskatzen zaio Nafarroako Gobernuari. TIL ereduak euskarari egin diezaizkiokeen kalteak argitzeko ere galdegin dio eta administrazioan lan egiteko euskara eskatzea ezinbesteko baldintzatzat hartu du Batzordeak. Adibidez, Osasunbidean euskara ez dela aintzat hartzen jasotzen du Europar Batzordeak.

    Bestalde, Espainiari ere hainbat eskakizun egin dizkio. Batik bat justizia alorrean. Epaiketak euskaraz egiteko arazorik ez jartzeko esan dio, eta horretarako Botere Judizialaren Lege Organikoaren 231. artikulua oztopo dela azaldu du. Eusko Jaurlaritzari dagokionez, Osakidetzan eta Ertzaintzan urrats sendoak emateko eskatu dio.

    Informazio osoa Berrian.

    Erreakzioak:

    "Ez guri leporatu beste gobernu batek ordaindu behar duena" Yolanda Barcina Nafarroako presidentea.

    "2001etik gomendio berak ematen ari da Europa" Behatokia eta Kontseilua.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.