Urtero bezala, "Ezabatu eta euskaraz bizi" ekimenaren baitan txirrindula martxa eginen dute bihar Iruñean. Altsasun ezabaketa-kalejira antolatu dute gaur arratsalderako.
Tradizio bihurtu da dagoeneko Iruñerriko Euskaraz Bizi-kleta martxa. Aurten laugarrenekoz aterako dira Iruñea eta inguruetan euskaraz bizitzeko aldarria karrikaratzeko asmoz. Arrosadia auzoan hasiko da, Zabaldi elkartean. Hamaiketakoa hartu ondotik aterako dira Iruñerrian zehar itzulia emateko.
Sakanan ere "Ezabatu eta euskaraz bizi" ekimena abiatuko dute gaur arratsaldean. Altsasun (Nafarroa) hasiko da ezabaketa-kalejira 19:00etan. Ondotik bideo emanaldia prestatu dute Gaztetxean.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean