Espainiak egin nahi duen hezkuntza erreforma larriaren aurrean ikasle euskaldun eleanitzak sortzeko proposamena indarrean jartzeko unea heldu dela nabarmendu du Kontseiluak. Eragile sozial, sindikal eta politikoen batasunerako deia zabaldu dute.
Espainiako hezkuntza ministro Jose Ignacio Werten erreformaren aurka agertu da Kontseilua, euskarari eraso zuzena egiten diolako. "Azken hamarkadotan gure herrian ikasle euskaldunak bermatu dituen hezkuntza-eredua kanpoan utz dezake", esan du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak. Erasoei aurre egin, eta "euskal gizarteak garatu duen sistema blindatzeko eta euskaldun eleaniztunak sortuko dituen eredua babesteko" garaia heldu dela esan dute. Horretarako, batasunerako deia luzatu diete eragile sozial, sindikal eta politikoei.
Prentsa aurreko agerraldian ELA, LAB, EILAS, CCOO, NIZE eta Ikasle Abertzaleak eragileetako kideak izan dira Kontseiluko bazkideekin batera. Guztien irudikoz, kanpo esku-hartzerik gabeko hizkuntza-politika beharrezkoa da. "Bestela kanpoko esku-hartzeak eta erabakimenek gure proiektuak baliogabetuko dituztela, eta hemen dugu adibide argia". Hastear den legegintzaldian euskararen marra gorriek zentralitatea hartu beharko dutela ere aipatu dute.
Abenduaren 1ean milaka herritarrek eskatu zutena errepikatu du gaur Kontseiluak: euskararen ezagutza unibertsalizatu eta espazioak euskaldundu egin behar direla, alegia. Bide horretan, ikasle euskaldun eleaniztunak lortzeko ereduaren alde egin dute, Kontseiluak duela urte batzuk aurkeztutako proposamenari jarraiki. "Hor jasotzen da gure herria euskaldunez betetzeko, ezagutzaren unibertsalizaziora iristeko hezkuntzatik zein ekarpen dugun beharrezko". Proposamena berehala abian jartzeko eskatu du Bilbaok.
Loturak:
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean