Nafarroako Hezkuntza kontseilari Jose Iribasek alde batera utzi ditu Europako Batzordeak egindako kritikak oro, eta gobernuaren hizkuntza politika etnozida defendatu egin du. Europaren gutxienekoekin bat datozela esan du gainera.
Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilariak bere gobernuaren hizkuntza politika goratu egin du, eta ongi baloratu du Europako Batzordeak egindako txostena. Ondorio garbia atera du: "Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika bat dator Europako Kontseiluaren estandarrekin". Ez dirudi ingelera menperatzen duenik PAI eredua (TIL eredua lehen, baina legez izena aldatu behar izan zioten) defendatzen duen kontseilariak, edo, bestela, beste txosten bat eman diote. Izan ere, Nafarroako Gobernua zorrotz kritikatu baitzuen Europak. Eskakizun zehatzak ere egin zizkion: Euskalerria irratiaren auzia konpontzeko eta ETBren hedagailua ordaintzeko.
Iribasek, beste behin ere eta Nafarroako gobernuak egin ohi duen bezala, nafarrak tontotzat hartu ditu, eta euskaldunak iraindu. Txostenean biltzen diren kritikak albo batera utzi, eta esaldi bakar batean jarri du arreta: "Beti bada zer hobetu, baina txostenak nabarmendu du aurrerapauso handiak egin direla Nafarroan". Europatik jasotako gomendioak "kontuan hartuko" dituela esan du, baina bide horretan legea muga izanen dela gaineratu du. Zaharrak berri Nafarroa Garaian.
Loturak:
Europari eta Behatokiari entzungor egin diote administrazioek
Nafarroako Gobernuak ETBren hedapenerako dirurik jarri gabe segituko du, Europa aurka izan arren
2001etik gomendio berak ematen ari da Europa, Behatokiak eta Kontseiluak salatu dutenez
Hizkuntza politikan jarrera aldatzeko eskatu die Euskara Kultur Elkargoak gobernuei
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean