Mahai ingurua egin dute gaur arratsaldean. Euskal Herri euskalduna lortzeko hainbat errezeta plazaratu dituzte bertan.
Asteartean 19:00etan izango da, Durangoko San Agustin Kulturgunean. Berria egunkariko Iñaki Petxarromanek moderatuta, Gotzon Barandiaran kulturgilea, UEMAko Maren Belastegi eta Kontseiluko Paul Bilbao euskararen normalizazioaren geroak dakartzan korapiloak askatzen saiatuko dira. Durangora joan ezin dutenek ere mahaingurua jarraitu ahal izango dute BerriaTBri esker, streaming bidezko emisioa egingo baitu bertatik.
Atzo aurkeztu zuten Sortzen elkartearen proiektua. Txikitasunetik handitasunera, Euskararen Herriko lau puntu kardinaletan jositako ohial zatiaz egindako panpin erraldoia izango da. Euskaraz bizi, ikasi, abestu, maitatu eta amestu nahi duen herria irudikatuko du.
Hurrengo asteartean izango da, Durangoko San Agustin Kulturgunean, 19:00etan. EHEk iragan, orain zein etorkizunari so egiteko baliatuko du urteurrena.
Erriberako euskalgintza eta laborantza bultzatzeko asmoz salduko dituzte saskiak. Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka da aurtengo leloa eta azaroaren 12ra bitarte egonen da eskatzeko aukera.
Android 5.0 (Lollipop) euskaraz ere izango dugu beste 15 hizkuntza berrirekin batera.
00.348 izan da zenbaki saritua. Zarauztarrak ez du nolanahiko saria irabazi: bi lagunentzat astebeteko egonaldia Edinburgon. Zorionak eta ondo pasa!
Iragan larunbatean hainbat herritar bildu ziren hizkuntza paisaia arrotzaren aurrean karrika euskalduntzeko. Lan txukuna egin zuten.
Itotzen gaituzten kateak hautsi eta gure eredu propioa eraikitzeko deia egin da larunbat zein igandeko mobilizazioetan. Besteak beste, eskola euskalduna eta hizkuntza politika burujabeak egin ahal izatea bermatuko digun euskal errepublika aldarrikatu dira.
Topa Eguna ospatuko dute larunbatean, euskaltzaleen topaguneen eguna. Antolatzen den hirugarrena da, eta euskara eta kultur talde ugari batuko dira bertan. “Ein daigun topa!” da aurtengo lema, eta horixe da, hain zuzen, egin nahi dutena: euskaltzaleen, auzolanaren eta herri mugimenduaren alde topa. Egun osoko egitaraua prestatu dute.
|
Euskaraz bizi sarean