Erdara hutsean idatzitako zenbait errotulaziori argazkiak atera dizkiete hizkuntza paisaian ere euskarak bizi duen bazterketa egoera biluzteko.
Kontseiluak onartezintzat jo du Donostia 2016ko zuzendaria kontratatzeko irizpideetan euskara eskatu ez izana.
Bertako AEK eta EHE-k antolatuta, ehundaka zarauztarrek hartu zuten parte egun osoan zehar. Euskaratik eta euskaraz, kirolerako, bapo bazkaltzeko zein parrandarako beta izan zuten. Horrez gain, aipagarria da aurten euskararen aldeko herri bazkaria XXX. bider egin izana. Zorionak!
Patronatuko kideek aho batez onartuta, Pablo Berastegui da zuzendari berria. "Euskararen hiriburua" omen den Donostiako alkateak hautagairik egokiena dela adierazi du. Haserretuta, makina bat izan dira sare sozialetan protesta egin duten euskaltzaleak.
Jende ugari bildu zen Tolosan. Omenaldirik onena, baina, garaipena izango da. Zure eredua jarraituz, lortuko dugu!
Udan zendu ondoren, merezi bezalako omenaldia jasoko du ekintzaile euskaltzale historikoak. Omenaldia Tolosako Aranburu jauregi ondoan egingo da, 18:00etan. Bere eredua jarraituz, Euskal Herri euskalduna lortuko dugu!
EHE-ko hainbat kidek elkarretaratzea egin dute eraikinaren atarian "Euskaldunon aurkako oposaketarik ez!" lelopean.
Vuelta-k Euskal Herrian Euskaraz egin eta bueltako bidea har dezala aldarrikatu dute hainbat ekintzailek.
Bertako AEK eta EHE-k egitarau oparoa antolatu dute. Herri lasterketa, XXX. Herri bazkaria, kalejira aldarrikatzailea eta kontzertuak egingo dira, besteak beste. Leloak dioen eran, euskaraz iraun baino euskaraz bizitzeko hautua egin dute zarauztarrek.
Imanol Epelde eta Mikel Kazalisek egin dute Zarauzko VII. Euskaraz Bizi egunaren harira. Bertako AEK eta EHE-k antolatuta, irailaren 6an ospatuko da aipatu eguna.
|
Euskaraz bizi sarean