Zuhatzan jazo da gertaera. Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak begiraleari ez diotela udaleku gehiagotan parte hartzen utziko esan du.
Euskaratik eta euskaraz festaz gozatzeko aukera aparta eskainiko dute urtero legez. Bihartik hasi eta uztailaren 25era bitarte egitarau oparoa antolatu dute. Hondar egunean Madalenetako bigarren Kukaña txapelketa ospatuko da.
Plana aurkezteak ez du esan nahi plana egokia denik. "Polizia zerbitzu elebiduna emateko erronka" ez dute beteko euskara ez dakiten langileak kontratatzen dituzten bitartean.
Iruñean egingo da eta egun guztian zehar nahi adina aldarrikatu eta gozatzeko aukera egongo da herri mugimenduko eragileek antolatutako egunean.
Herri euskalduna sarean ere propioki izango da presente 'PuntuEus' domeinuari esker.
Zarauzko San Pelaio festetan ere oso presente dago euskaraz bizitzeko aldarria.
Guztiz ustekabean harrapatu ez badituzte ere, eurentzat eta euskal gizarte osoarentzat "kolpe latza" dela nabarmendu dute. Helegiteak "berriro ere epaiketa baten mehatxupean bizitzera" behartzen dituztela gogorarazi eta "amets gaizto hau" noiz amaituko den galdetu dute.
Saharako Frente Polisarioko gazte mugimenduko UJSARIO antolakundea osatzen duten hainbat kide Euskal Herrian izan dira egunotan. Hori probestuz, EHE-k Luchaa Saleh eta Jalul Sidahmed kideekin biltzeko aukera izan du. Luchaa probintziako lehendakaria da eta Argeliako lurretan dauden errefuaxiatu kanpamenduetatik dator. Jalul, berriz, Bilbon bizi den ekintzaile sahararra da.
Euskal Memoria fundazioak eta Guka Durangoko euskalgintza bilguneak antolatuta, Plateruena Kafe Antzokian egin zen saioa eta hainbat lagun hurbildu ziren. Dabid Anaut liburuaren idazlearen azalpen eta Xabier Amurizaren bizipenekin majo gozatu zuten.
Euskaldun eta burujabe, kate-begi euskaltzaleak gehituko dizkio EHEk igandeko giza-kateari.
|
Euskaraz bizi sarean