Iruñeko euskalgintza elkarlanean egiten ari den lanari beraien ekarpentxoa egin nahi izan diote. Euskaraz bizi ahal izateko trabak etengabeak izanagatik, berauek gainditzeko indar sobera dutela erakusten ari dira.
Atzo egin zuten agerraldia. Euroitunean hartutako konpromiso guztiak bete ez, eta kasu batzuetan Europako adituei "gezurrak" esaten dizkietela adierazi zuten.
Kutxabankeko arduradunek entzungor egin ondoren, aurreko ostiralean egin zuten agerraldia. Kutxabankek hizkuntza eskubideak urratzen dituela salatu eta hori ekiditeko neurri har ditzan eskatu zieten. Hasteko, bete dezatela legea. Bihar Osoko Bilkuran eztabaidatuko dute gaia.
Eragile euskaltzaleko kideek Amets Arzallus bidelagun izan zuten aurreko ostiralean egindako hitzaldian. Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzalea zer den, nola sortu zen eta zertan diharduen azaldu ostean, herrialdez herrialde euskaldunok bizi dugun egoera azaldu zieten. Azkenik, arnasgune geografiko zein funtzionalen inguruko zenbait zertzelada bota zituzten, gazteak gune hauen garrantziaz jabetu zitezen.
Elizondon elkartu ziren atzo eragile euskaltzaleko Nestor Estebanekin. Euskal Herrian euskaldunok bizi dugun egoera azaltzeaz gain, EHEren historiari gainbegiratua eman eta egun egiten ari den lanaren berri eman zien.
Goizean hasi eta gauean buka, egun oparoa izan zen larunbatekoa. Aurretik ere hainbat ekimen egin dituzte.
Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko XIX. edizioa izango da aurtengoa. Hiru gune ezberdin egongo dira: Txantxu, Hazitxo eta Tipu. Bizi bizirik den altxorra ezpainetan, musikaz gozatu, jolastu eta esperientziak partekatzeko aukera izango da aipatu guneetan. Honatx aurtengo edizioko bideoklipa:
Zarauzko Euskara Aholku batzordeak antolatuta, aste osoan zehar hainbat ekimen egingo dituzte.
Hitzaldia, mural margoketa edota "Ez gara espaloitik jaitsiko" kantu jira egin dituzte aurretik. Bihar "Izan, egin, eragin" dokumental emanaldia egin ondotik, larunbatean ere ekimen ugari egitekoak dira. Besteak beste, mosaiko erraldoia, herri bazkaria, poteo musikatua eta kontzertuak.
Oztopoak etengabe jasaten dituzten honetan, milaka lagunen sostengua jaso zuen atzokoan. Giro paregabean, lege babesa eskatu zuten.
|
Euskaraz bizi sarean