"Sasi guztien gainetik euskaldun eta burujabe! Muga guztien gainetik, euskaraz bizi!" lelopean ibilbide ederra egin du dozenaka euskaltzalek Larrun gaineraino. Kontu asko irudikatu nahi izan ditu EHEk gaurko deitu duen ekimenarekin. Horien artean, bat: "Euskaraz bizitzeko jartzen dizkiguten oztopo eta muga guztien gainetik, gugan dago gako nagusia, eta bota beharreko lehen horma".
Orain arte egiten zen UEMA egunaren lekukoa hartuko du aipatu jaiak. Elkarlana sendotu eta herri euskaldunen pizgarri izatea dute xede.
Urtero legez, datu beltzak jasotzen ditu Behatokiak aurkeztutako txostenak. Erakundeen gabeziak begi bistan utzi eta egoera aldatzeko gakoa herritarrengan dagoela azpimarratu dute. Norabide horretan kokatzen da larunbat honetarako EHEk egindako deialdia. Muga guztien gainetik euskaraz bizitzearen alde, Larrunera mendi irteera egingo da.
Halaxe jakinarazi du hiriburuko euskalgintzak (AEK, EHE, IKA, NIE, Sortzen eta AET) gaur goizean egindako agerraldian. Hiriko hizkuntza-paisaia euskalduntzeko egiten ari den dinamikaren azken emaitzen berri eman eta bide horretan jarraitzeko deia egin du. Lortutako aldaketetako batzuk jasotzen dituen bideoa ere aurkeztu dute agerraldian.
Iruñerriko hainbat kultur eragilek antolatu dute eta datorren ostegunean egingo da, Alegria peñan. Maiatzaren 15etik 17ra ospatuko da Euskal Jaia eta hainbat ekimen egingo dira bitarte horretan; besteak beste, aipagai dugun Bakarrizketa saioa edota bertso desafioa.
Santurtziko EHEk antolatuta, iragan asteazkena probestu zuten aipatu ekimenak egiteko. Aldarrikapena umorearekin uztartuz, herri euskalduna eraikitzeko beste urrats bat eman zuten.
Maiatzaren 10ean egingo da eta Larrun gainera igoko dira. Ondoren luntxa eta herri kirolez gozatzeko aukera izango dute bertaratuek. Europako Hauteskundeen atarian, zer garen eta zer izan nahi dugun adieraziko parada bikaina izango da.
Altsasuko EHE, Euskal Memoria eta Altsasu Memoria izan dira antolatzaileak eta Iortia kultur gunean egingo da. Dabid Anaut lanaren egilea ere bertan izango da. Antolatzaileen hitzetan "gure oroimena osatzen joateko aukera polita".
Euskal Herrian Euskaraz eta Administrazioan Euskaraz Taldeak deituta, hainbat euskaltzalek salatu dituzte bertan ospatu diren oposaketak. Bide batez, administrazio publikoan lan egiteko euskara ezinbesteko baldintza izatea aldarrikatu dute. EHEren irakurketa hemen.
Euskal Herrian Euskaraz eta Administrazioan Euskaraz Taldeak deituta, elkarretaratzea egingo da bihar goizean NUPeko atarian. "Euskaldunon aurkako oposaketarik ez. Euskaraz bizi!" lelopean, biharko oposaketak salatu eta administrazio euskalduna galdegingo da.
|
Euskaraz bizi sarean