Iragan ostiralean egin zen eta jende andanak hartu zuen parte. Festa eta aldarrikapen artean, beste hagitz urtez lanean jarraitzeko beste indar eskuratu zuten. Urte askotarako!
Apirilaren 19an egingo dute. Eguerdian prentsaurrekoa egingo dute Herriko Etxearen aurrean udal administrazio eta herritarren arteko harremana euskaraz izan dadin galdeginez. Gauean bertso afaria Maddalen Arzallus, Aimar Karrika eta Egoitz Zelaiarekin bertsolariak lagun. Amaitzeko, euskal musikaren gaualdia.
Paraje ederrak gibelean, Aberri Egunean Iruñera joateko deia egin zuten atzo hainbat herritarrekin batera. Nazio mailan, herri mugimenduko makina bat eragilek eman zioten babesa deialdiari. Albistea, hemen.
Festa giroan, milaka euskaltzale elkartu ziren bertan. Euskaraz ikasteko duten eskubidea aldarrikatu eta horretarako jasaten dituzten oztopoak salatu zituzten.
Sortzen elkarteak euskaraz bizi eta ikastearen alde antolatutako jaiarekin ere bat egin du eragile euskaltzaleak. Larunbatean Euskaraz Bizi Egunean aldarrikatutakoaren bidetik, eraso zaparradaren aurrean eukararen espaloian tinko jarraitzeko deia egin du.
Bapo bazkaldu ondoren, Nazio Manifestazioa egin da "Ez gara espaloitik jaitsiko! Euskaraz bizi" lelopean. Euskaltzale andana bildu dira bertan. Akelarrea eta Ttek Elektrotxarangak kaleak girotu ondoren, kontzertuak egingo dira Euskaraz Bizi Egunari behar bezalako amaiera emateko.
Porrotx eta Porrotxinek txupinazoarekin ekin ondotik, trikitilari eta dultzaineroek bere egin dituzte Gasteizko kaleak. Umeentzako tailer eta eskalada txapelketa ere egin dira. Orain 400 lagunetik gorako herri bazkaria ari da ospatzen. Arratsaldean Nazio Manifestazioa egingo da. Amaitzeko, kontzertuak.
Hilaren 20an ospatuko da aurten. Egungo markoek ezartzen dizkiguten mugak deitoratu eta Aberri Eguneko ospakizunetan parte hartzeko deia egin dute.
Hainbat herritan Euskaraz Bizi egun txikiak egin dira giroa berotzeko. Bosgarren Euskaraz Bizi Eguna, berriz, larunbatean ospatuko da, Gasteizen.
|
Euskaraz bizi sarean