Durangoko EHEk antolatuta, saio arrakastatsua izan zen ostiralekoa. 110 lagun batu ziren, "gustora afaldu, herritarrekin solastu eta bertso saio eder batetaz disfrutatzeko". Afaldu aurretik "Udalak eta biok, euskaraz" dinamikaren balorazio txiki bat egin eta bertaratuei euskararen alde egotetik alde egitera igarotzeko deia luzatu zieten antolatzaileek. Bidenabar, apirilaren 5ean Gasteizen egingo den Euskaraz Bizi egunera joateko gonbita luzatu zieten.
Nafarroako Gobernuak euskararen aurkako enegarren neurria hartu berri du. Uemako Nafarroako hamalau herrietako ordezkariek gogor salatu zuten atzo gobernuaren jarrera. Erasoa euskara eremu publikotik desagerrarazteko helburuaren baitan ulertu eta hizkuntza eskubideen urraketa behin betiko eten beharra aipatu zuten. Horren bidean, martxoaren 22ko mobilizazioan parte har dezaten dei egin zieten herritarrei.
Azaroan Aieteko jauregian liburuaren aurkezpen ofiziala egin ondotik, bertako ondorio eta testigantzak Euskal Herri osora zabaltzen ari dira. Asteartean Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ondoren, gaur arratsaldean Gasteizen izango dute horretarako parada Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eta Euskal Memoria Fundazioaren eskutik.
Martxan jarritako hizkuntza irizpideak medio hainbat udalerri auzibidean jarri ondotik, Gipuzkoako Foru Aldundiak kontratazio publikoetan finkatutako hizkuntza irizpideen kontra jo du oraingoan Urquijok. Hilabeteko epea eman die neurria bertan behera uzteko. Foru Aldundiak jaramonik egingo ez diola iragarri du. Kontseiluak, berriz, kanpo esku hartzerik gabeko hizkuntza politika burujabeen beharra azpimarratu du.
Halaxe jakinarazi du Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragile euskaltzaleak. Deitzaileek bezalaxe, “euskararen alde, euskararen aurkako erasoak salatzeko, eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko” aterako da kalera. Euskaldunok esparru ezberdinetan bizi ditugun ukazio edota eraso ezberdinei errepaso bat eman ondotik, Euskal Herri euskaldunaren bidean bere altenatiba aurkeztu eta mobilizazioan parte hartzeko deia egin die euskaldun, euskaltzale eta herritar guztiei.
Hizkuntzaren biziraupenerako arnasguneak ezinbesteko espazioak dira makina bat adituren aburuz. Horren garrantziaz jabetu gaitezen zein horiek zaintzeko eta hedatzeko dinamikak sortzeko helburuarekin antolatu dute EHEk eta UEMAk albiste dugun tailerra. Etxarri Aranatz bera arnasguneen artean egonagatik, kontzentziazio falta atzeman dutenez antolatu dute kultur etxean egingo den tailer hau, egiteko asko dugunaren isla. Martxoaren 15ean eta martxoaren 21ean izango dira bi saioak eta jada ireki da izen emateko epea.
Egun borobila izan zuten aurreko ostirala Iruñeko Txantrea auzoko euskaltzaleek. Arratsaldean Eneko Garaialderekin desobedientziaz jardun ziren luze eta zabal, euskaraz bizi ahal izateko hizkuntza praktika desobedienteaz tartean. Horren bidean, Euskal Herrian Euskarazek (EHE) abian jarri duen “Udalak eta biok, euskaraz” dinamika ezinbesteko tresnatzat jo zen. Ondoren, jan eta edanik falta izan ez zuen bertso afaria ospatu zuten. Bide batez, Txantreako EHEk martxoaren 15ean udalari euskarazko harremana eskatzeko deialdian parte har dezaten galdegin die herritarrei.
2014ko Euskaraz Bizi Egunari burzko zertzelada nagusiak aurkeztu ditu gaur EHEk Gasteizen. Ez da kasualitatez aukeratutako lekua, Arabako hiriburuak hartuko baitu heldu den apirilaren 5ean jaia eta aldarrikapena uztartuko dituen urteroko hitzordua. Aurten bosgarrenez eta tokiko eragile zein elkarteekin auzolanean egingo den Euskaraz Bizi Egunaren leloa 'Ez gara espaloitik jaitsiko. Euskaraz bizi!' izango da. Herri bazkaria, umeentzako txoko zein ekitaldiek, nazio manifestazioak, kontzertuek, azokak eta abar luze batek hezurmamituko dute eguneko egitaraua.
Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan hizkuntzaren gaia zalaparta sortzen ari da. Eraso eta mobilizazioak nonahi, ekimen berri bat iragarri du Aitzina gazte antolakundeak. Otsailaren 22an izango da, Paueko suprefektura aurrean eta lurraldea eta euskara aldarrikatuko dituzte. Hollande buru duen frantses gobernuari zuzenduko zaizkio, ikastolekiko zein kolektibitatearekiko izandako jarrera zapaltzailea salatzeko asmoz.
Arkaitz Bellon euskal preso politiko gaztea hil da. Dispertsioaren eraginez, etxetik mila kilometrora eman du azken hatsa 36 urteko elorriotarrak. Hain zuzen, Puerto I-eko espetxean. “Egoeraren larritasunak eta urgentziak hala aginduta”, prentsaurrekoa egin dute gaur goizean Bilbon hainbat eragilek. Bertan izan da EHE eragile euskaltzalea ere. Sakabanaketa eta espetxe politika honi ezezko borobila eman eta berau salatzeko hainbat mobilizazioren berri eman dute. Leloak argi dio: “Espetxe politika honi ez, sakabanaketa amaitu”.
|
Euskaraz bizi sarean