• 30
    URT
    Herriko etxe batek ere ez du gainditu Kontseiluaren azterketa

    Uzta tristea bildu du Kontseiluak Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako herriko etxeen hizkuntza politika aztertu ondoren. Herri bakar batek ere ez du Kontseiluak gutxiengotzat jotzen duen 7koa lortu. Ezta hurrik eman ere! Notarik altuena Hendaiak atera du, 3,08a; eta baxuena, Angeluk, 0,3arekin. Frantziako Estatuak euskarari lege gerizperik eman ez izana eta herriko hautetsien borondaterik eza dago datu makur hauen atzean. Honek agerian uzten du, besteak beste, EHEk aurkeztutako “Udalak eta biok, euskaraz” dinamikaren premia. Egitasmo honek euskaraz bizi nahi duten herritarrak aktibatuz udal administrazioan eragitea du helburu, herri euskaldunaren bidean.

  • 22
    URT

    “Euskara gabe ezkara” lelopean, beraien herrian euskarak duen presentzi "eskasari" buelta emateko konpromisoa agertu dute Abadiñoko Ernaiko gazteek. Norbanakook zein papel garrantzitsu dugun aintzat hartuz, herri euskaldunaren bidean norbanakotik hasteko deia egin dute, “edonun, edonoz eta edonorekin euskeraz berbetan!”. Espaloitik jaitsi gabe euskaraz biziz alegia. Euskaraz bizi!

    Abadiñoko Ernaik norbanakoetatik abiatuta herri euskalduna eraikitzeko apustua egin du
  • 17
    URT

    Etxarriko EHEk antolatuta, hirugarren aldiz egin dute “Urte berri, asmo berri” ekimena. Urtea hasterakoan geure buruari egiten dizkiogun proposamenak euskararen aldekoak izan daitezen egiten dute aipatu ekimena. Idatzita utzi dituzte aurtengo urterako asmoak. Haiek argi dute: ez dira espaloitik jaitsiko! Antolatzaileek esan dutenez, asmo horiek praktikara eramaten dituztenean Etxarri euskaldunago batean biziko dira. Baita Euskal Herri euskaldunagoan ere!

    Urte berria asmo berriekin hasi dute Etxarriko euskaltzaleek
  • 17
    URT
    Oreretako EHEk bi lehiaketa jarri ditu martxan

    Lehiarako gogoz daude oreretarrak. Behin gutxitxo nonbait, eta bi aldiz jarriko dituzte herritarrak lehian. Alde batetik, testu lehiaketa antolatu dute bigarrengoz. Testuaren abiapuntuak “Eta modu txarrean, ‘háblame en español’ esan zidan” izan behar du. Euskaldunok mila bider entzun behar izaten dugun esaldi makur horretatik abiatuta, norberak nahi duena idatz dezala. Bi maila egongo dira: 12 eta 18 urte bitartekoa bata, eta 18 urtetik gorakoa bestea.Epea jada zabalik da eta apirilaren 12ra arte luzatuko da. Bestetik, “NON DAGO?” lehiaketa ere jarri dute martxan. Sei astetan sei pista ezberdin jarriko dituzte. Pista hauetan aipatutako tasunak ze herriri dagozkion lehenengo asmatzen duenak irabaziko du. Hastapeneko pista eman dute jada. Ekin lehiari! Euskaraz bizi!

  • 16
    URT

    Euskara zehar lerro dela diogu maiz. Esparru guztiak blaitzen ditu hizkuntzaren aferak. Lurralde antolaketa eta hirigintza ere ez dira salbuesten. Hizkuntza eta lurraldearen arteko harremanaz dihardu gaur goizean hasi eta bihar arte luzatuko den jardunaldiak. Saio hauek arnasguneen bueltako hausnarketa egiteko helburua dute, betiere hauek indartu nahian. Herria berreuskaldunduko duten hizkuntza politika eraginkor eta burujabeen bidean, Donostian egiten ari dena ezinbesteko hausnarketa dugu zalantzarik gabe.

    Lurraldea eta hizkuntza izango dituzte mintzagai gaur eta biharko jardunaldian
  • 14
    URT

    Astearte honetan bi urte beteko dira Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' hil zela. Arrasto handia utzi zuen euskal hizkuntzalaritzan, literaturan, politikan eta euskalgintzan. Zendu zenetik bi urte igaroagatik, euskaltzaleen erreferente izaten jarraitzen du.

    Bi urte Txillardegi gabe
  • 09
    URT

    Espainiar Estatuak euskal herritarren aurka egindako erasoen zerrenda are gehiago luzatu berri du. Euskal Herrian gehiengo zabal bat agertu da atzoko atxiloketen kontra; baita EHE ere. Eragile euskaltzaleak erasoa “asimilazio prozesuaren baitan” kokatu eta “burujabetzaren” beharra azpimarratu du, “bertatik bertara eta kanpo esku hartzerik gabe” hizkuntza politika burujabea erdietsi eta bestelako erasoak gelditzeaz batera etorkizuna “askatasunez” erabakitzeko. Euskaldun eta euskaltzaleei oldarraldiaren aurrean “jarrera aktiboa” izan dezaten eskatu die, bide batez larunbateko manifestazioarekin bat eginez.

    Enegarren erasoaren aurrean, EHEk “burujabetzaren” beharra azpimarratu du
  • 28
    AZA

    Aiete, esanahi handiko lekua aukeratu zuten, besteak beste, hainbat herritarrek orain artean esan nahi eta ezin izan dituzten testigantzetako batzuk biltzen dituen Euskararen kate hautsiak. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria liburua aurkezteko. Euskalgintzako pertsonaia esanguratsuak bildu ziren bertan. Zapaldutako "izen eta abizenei" hitza eman eta euskarak jasandako jazarpena zein bere aldeko mugimendua biltzen ditu Dabid Anauten lanak. Gaurkoan ere jarri dute kate-begi bat, zapalkuntzaren hariak ez baitu "etenik" izan.

    Euskaldunon zapalkuntzari begiratzen dioten kate-begiak
  • 28
    AZA
    Epaiari buelta eman diote altsasuarrek

    "Epaiari buelta ematea" zen helburuetako bat, eta lortu dute. Zigorra tarteko goibela behar zuen asteburua auzipetuekiko elkartasun eta Euskal Herri euskaldunaren aldeko aldarri bilakatu da. Hainbat eragile zein norbanakok babestu dituzte altsasuarrak, izan manifestazioan, bertso bazkarian edota bestelako ekimenetan. Salaketa ez da Altsasura mugatu, ezta itxialdiko asteburura ere. Aste guztian zehar hainbat ezabaketa egin dira toki ezberdinetan EHEko kideei eta dinamikari atxikimendua adierazteko.

  • 23
    AZA

    Seinale batzuk ezabatzea leporatuta auzipetuak eta zigortuak izan diren Claver eta Ramirez de Aldak ez dute babes faltarik izan gaurkoan. 80 lagun bildu dira bertso bazkarian eta 300 pasatxo manifestazioan. “Espaloitik” ez direla jaitsiko berresteaz bat, “euskararen alde egotetik, alde egitera” pasatzeko deia egin diete euskaldunei. Bihar ere izango da ekimenik.

    Elkartasunak epeldu du atxiloaldiaren hotza