Bi Estatuek zein Urruñako udalak euskarari "beti oztopoak jartzen" dizkiotela iritzita, eta era berean urruñatarren hizkuntza jarrerak irauli nahiz, Urruñako EHE taldea sortu dute hiru kidek, bi laguntzaileren babesaz. "Urruñan euskaraz bizi" ekimena martxan jartzeaz batera, "Euskaraz Bizi" gaualdia antolatu dute irailaren 20rako. Ikus litekeen lez, gogotsu ekin diote jardunari. Aurrera, bada!
Altsasuko EHEk murala egin berri du, mezu argi batekin: “Ez zaitez espaloitik jaitsi!”. Horri hertsiki lotuta agindua betetzeko modua: oztopoez gaindi euskaraz bizitzeko hautua egitea alegia.
"Euskalduna naiz eta arraro nago!" bakarrizketak ia 50 saio bete ditu. EHEren eskutik "Barry Barrez" zein "Baltziskueta" hamaika herri igaro dituzte jada euskaraz bizitzearen aldeko aldarriarekin.
Zarautzen ekainean ospatutako jaietan paella lehiaketa eta honen ondoren baltsa karrera ospatu zuten. Bertako euskalgintzak ere parte hartu zuen, Zarauzko EHEk barne, paella prestatzen lehenengo eta baltsa karreran ondoren. Euskararen aldeko aldarria kolore berdez nonahi!
Hasi dira udara partean Euskal Herriko herri eta auzoak alaitzen dituzten jaiak, eta gainean ditugu, horien artean, Oreretako Madalenak. Bertako Euskalguneak hamar urte beteko ditu aurten, eta egitarau berezia prestatu dute ospakizunerako. Abestia ere egin die Sardeska musika taldeak. Zatozte Oreretako Madalenetako Euskalgunean jaia euskaraz gozatzera!
Arrasateko Gazte Euskaltzaleen Topaguneak “Ez jaitsi espaloitik” kalejira eta olinpiadak antolatu ditu iragan berri diren San Juanetan. Gazteleraren espaloira pasatzeko joera baztertu eta euskararen espaloian mantentzeko erabakia hedatu nahi dute gazteen artean.
Donostiako Euskal Herrian Euskarazeko kideek Ezabatu eta Euskaraz Bizi dinamika martxan jartzea erabaki dute. Bertako hizkuntza zapalketa egoeran dagoela-eta, orain arteko udal gobernuek egoera honetaz jabetu eta beharrezko aldaketak egin ordez egoera normaltzat hartu dutela salatu dute eragile euskaltzaleko kideek.
Urtero bezala Iruñeko San Ferminetara hurbiltzen direnek Jarauta kaleko Depor tabernan izango dute Euskal Herrian Euskaraz-ekin bat egiteko parada. Herri mugimenduko eragile euskaltzaleak aurtengo jaietarako prestatu duen egitarauaren baitan bazkari herrikoiak eta kontzertuek dute protagonismo nagusia. Alta, ez da herri mugimenduko eragileek Iruñeko kaleetan izango duten txoko bakarra. Afixan duzue herri mugimenduko tabernen mapa.
Euskaraz Bizi Egun txikia egin zen Durangon iragan ekainaren 8an. Bertan bizitakoa jaso du Durangoko Euskal Herrian Euskaraz-ek hemen ikusgai duzuen bideoan.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak "Hizkuntza-eskubideen egoera Euskal Herrian 2012" txostena aurkeztu du gaur Donostian. Urtero bezala Behatokiak jasotako kexen bilduma egin eta txosten batean aurkeztu ditu Euskal Herrian hizkuntza-eskubideen bermeaz arduratzen den erakunde herritarrak. Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariak azaldu duenez, 2012 urtea ere euskaraz bizi nahi eta ezin duten herritarren kronika izan da.
|
Euskaraz bizi sarean