Hamazortzigarren Korrikaren lehen metroetan lekukoa eraman ostean handik eta hemendik ikusi ahal izan dugu EHEren barraskiloa, Andoain eta Baiona lotuko dituen bidean euskara elkarri ematen. Mapa interaktiboa osatu dugu berau agertu den lekuetako bideo eta irudiekin.
Beste talde bat sortu du EHEk Lakuntzan (Nafarroa Garaia) eta herritarrei euren burua ezagutzera emateko aurkezpena egin dute kide berriek. Horrekin batera, EHEren ibilbidearen atzera begirakoa egiteko eta Euskaraz Bizi Eguna jendarteratzeko baliatu dute hitzordua. "Euskalduna naiz eta arraro nago!" bakarrizketa saioarekin eman diote bukaera talde berriaren aurkezpenari.
Kataluniako, Galiziako eta Euskal Herriko hizkuntzen alde lan egiten duten hainbat erakunderen ordezkariak izan ziren atzo Espainiako Diputatuen Kongresuan Gobernuak hezkuntzan abian jarri nahi duen legea salatzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen normalizazioaren aldeko politika publikoak ezagutu, bateratu eta koordinatzeko batzordea eratu berri du Aldundiko, UEMAko eta Gipuzkoako hainbat udalerritako ordezkariekin.
Euskaraz biziteko erabakia eta harrotasuna adierazteko "ez zaitez espaloitik jaitsi, euskaraz bizi!" lemapean ospatuko da 2013ko Euskaraz Bizi Eguna. Euskal Herriko ekialdean izanen da, Agoitzen (Nafarroa Garaia), apirilaren 13an. Bertako eragileekin auzolanean prestatzen ari dira besta eguna.
Askapenak Euskal Herriaren Lagunekin batera antolatutako Nazioarteko VIII. Elkartasun Astearen baitan eginen dute bidaia EHEko kideek. Beste eragile batzuek ere parte hartuko dute Europa eta Hego Amerikan eginen diren hitzaldi eta ekimenetan.
Euskaraz Bizi Egunari begira, besta eguna antolatu du Lizarrako EHEk. Jolasak, bazkaria eta musika izanen dira egun osoan zehar.
Eskola euskaldunaren aldeko kanpaina abiatu du EHEk Iruñean. Euskal Herri osoan izanen dira ekimenak.
"Nafarroa Garaiko euskaldunon sarea agertzea" eta "beharrezko babes ekonomikoa lortzea" da kanpaina honen helburua. Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan egin du agerraldia IKA-k.
Oker baten ondorioz, urtarrilaren 15ean Medikuntza Euskaldundu taldeak elkarretaratzea antolatu zuela argitaratu genuen, Zuzeu albistarian argitaratutakoari jarraiki. Antza denez iazko elkarretaratzearen berri zabaldu zuten. Beraz, ez urtarrilaren 28an ez martxoaren 28an ez da elkarretaratzerik izanen Basurtuko ospitalean.
Barkatu eragozpenak.
|
Euskaraz bizi sarean