Araba, Bizkai eta Gipuzkoako euskararen legeak 30 urte bete dituen honetan ehun lagun bildu dira Gasteizen euskara normalizatuko duen lege berri bat eskatzeko. Goizean ehunka euskaltzale bildu dira Orereta, Beasain, Ordizia, Donostia, Portugalete, Arrasate, Gernika, Durango eta Zornotzako elkarretaratzeetan. Zarautzen atzo bildu ziren euskaltzaleak.
Urtero bezala, "Ezabatu eta euskaraz bizi" ekimenaren baitan txirrindula martxa eginen dute bihar Iruñean. Altsasun ezabaketa-kalejira antolatu dute gaur arratsalderako.
Larunbatean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Euskararen Legeak 30 urte beteko ditu. Urteurrenaren karietara, EHEk Eusko Jaurlaritza berriari zuzendutako idazkia plazaratu du gaur. Larunbateko mobilizazioetan parte hartzeko deialdia luzatu du, bidenabar, eragile euskaltzaleak.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Euskararen Legearen urteurrenaren atarian, eta abenduaren 1ean Kontseiluak Donostian eginen duen manifestazioa berotzeko, Goierriko EHEk "Euskaraz bizi nahi dugu" ekimena ospatu zuen larunbatean Beasainen (Gipuzkoa). Giro ederrean pasatu zuten eguna.
Abenduaren 22an musika jaialdia antolatu du Altsasuko EHEk (Nafarroa). Gaztetxean izanen da 23:00etatik aitzinera, eta bildutako etekinak "Ezabatu eta euskaraz bizi" ekimenarengatik jasotako isunei aurre egiteko erabiliko dira. Leihotikan eta Snuff taldeek joko dute.
Oarsoaldeko euskalgintza batu egin da Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen normalizazioan eman dituen "ezinbesteko pausuak" eskertzeko. Prentsa aurreko agerraldietan euskara erabiltzea edota lanen esleipenetan gutxienez bi teknikarik euskara maila egiaztatu behar izatea dira urrats horiek. Gainontzeko administrazioei bide bera jorratzeko eskatu diete.
Azkenean agertu dira Euskal Herrian Euskarazek egindako zozketaren irabazleak. Sabino Alduntzin eta bere kuadrilak erosi dute zenbaki sariduna, 03.619.a alegia. Donostiako Egia auzokoak dira irabazleak, eta Edinburgorako bidaia lortu dute. Porrontxo bestetan erositako zenbakiak urrutira eramanen ditu orain. Zorionak Zakilixut kuadrila eta gozatu saria!
Azaroaren 24an 30 urte beteko ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Euskararen Legeak. Horregatik, hainbat mobilizazio eginen ditu Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleak. Eguna borobiltzeko giza-katea antolatu du Gasteizen "Euskaraz bizi gaitezen, aska ditzagun kateak!" lelopean.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako euskararen legearen urteurrenaren eta Kontseiluak abenduaren 1ean eginen duen manifestazioaren testuinguruan kokatu dute ekimena. Azaroaren 17an izanen da Beasainen (Gipuzkoa), eta trikibertsopoteoa, afaria eta kontzertuak antolatu dituzte.
Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean hasiko da eta Euskal Herri osoa zeharkatu ondotik Baionan bukatuko da. 18. edizio honek euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu nahi ditu.
|
Euskaraz bizi sarean