Euskararen erabilera bultzatzeko 'Hizka-mizka' egitasmoa antolatu du Gaztezulo aldizkariak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean. Gazteei zuzendutako ekimena da.
Hizkuntza komunitatea osatu eta indartzeko herritar guziek euskara ezagutu behar dutela aldarrikatuko du Kontseiluak abenduaren 1ean Donostian. Urratsak emateko "une aproposa" dela iritzita deitu du manifestazioa. EHEk ere bat egin du deialdiarekin.
Bi eguneko lokalizazioa eta bi seinaleen ordainketa. Hori da Altsasuko EHEko kideen aurkako zigorra. Dena den, helegitea paratu dute, auziperatuen esanetan ez baita frogarik aurkeztu.
Nafarroako Gobernuko lehendakariak esan du orain arteko bideari jarraituko diola. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian, berriz, hizkuntza eskubideak bermatzen direla esan du Eusko Jaurlaritzak kanpaina publizitario baten bidez.
Euskarazko irrati eta telebista bat bermatzeko galdegin dio Nafarroako Gobernuari, eta euskarari dagokionean errotik aldatu beharko du jarrera Hizkuntza Gutxituen Ituna betetzeko. Espainiari eta Eusko Jaurlaritzari ere jarrera aldaketa eskatu die.
Maximino Gomez Nafarroa Garaiko "eremu euskalduneko" erdaldunen alde agertu da Nafarroako Parlamentuan. Bere aburuz, euskararen erabileraren presiopean bizi dira. Aitzitik, ez du egunero-egunero hizkuntza eskubideak ukatuak dituzten euskaldunen alde hitzik egin.
Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa Baionan izanen da azaroaren 10ean. Hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek eman diote atxikimendua deialdiari.
Urola Kostako Udal Elkarteak eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalek Kaleko Euskara Zerbitzua aurkeztu dute. Euskara bultzatzeko, hizkuntza eskubideak betearazten lagunduko du Kalekok. Merkataritza alorrean hasiko dira lanean.
Kontseiluak euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatu nahi du kalean, eta horretarako manifestazioa deitu du abenduaren 1erako Donostian. Euskara normalizatzeko hizkuntza-politiketan jauzia ematea ezinbestekoa dela nabarmenduko du Kontseiluak. Manifestazioa iragartzeko agerraldia eginen du hilaren 30ean Donostiako Miramar jauregian arratsaldeko 18:30ean.
Azaroaren 24an 30 urte beteko ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Euskararen Legeak. Tartean dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Testuinguru berezi horren baitan, galdera berdinak luzatu dizkiegu ikuspegi desberdinak dituzten bi solaskideri, ondoren, euren erantzunak tartekatzeko. Batetik, 2005 eta 2009 urteen artean Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako arduradun izan zen Patxi Baztarrika (Ataun, 1958) itaundu dugu. Bestetik, Euskal Herria Bildu koalizioaren balizko gobernu-taldean Hizkuntza Normalizazioa saileko arduradun izateko prest agertu den Iratxe Ibarra (Markina-Xemein, 1974) galdekatu dugu. Emaitza hurrengo lerroetan duzue.
|
Euskaraz bizi sarean