Donostiako EHEk bere taldea eta lan-ildoak indartu nahi ditu. Donostia euskaraz biziko den hiria izateko bidean hainbat ekimen eta dinamika piztu nahi ditu bertako EHEk. Horri begira, egitasmoaren aurkezpenean parte hartzera deitu ditu Gipuzkoako hiriburuko euskaltzaleak, heldu den urriaren 24an (19:00etan), alde zaharreko Arrano Beltza elkartean.
Elkarretaratea deitu du Gasteizko EHEk ostegunerako. 19:00etan izanen da Correos parean "Euskaraz bizitzeko euskararen ezagutza bermatu! Hizkuntza politika burujabea" lemapean.
Larunbatean Nazio Batzarra egin zuen Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleak Durangoko Ibaizabal ikastolan. Euskaraz bizi! dinamika abian paratu zuen Euskal Herri osoko kideak bildu zituen bilerak. Hedabideek batzarraren berri eman dute.
Hizkuntza-politikak jaso beharko lukeen edukiaren inguruko proposamena helarazi die alderdi politikoei. Ausardiaz jokatzea eskatu die hizkuntza-politika eragingarria egin dezaten, berandu baino lehen.
Euskal Herrian Euskarazek urtero zozketatzen duen bidaiak badu sariduna: 03.619. zenbakia. Boletoaren jabeak aste beteko egonaldia irabazi du, bi lagunentzako, Edinburgon. Aurreko urteetan Irlanda, Flandria eta Eskozia izan dira zozketaren irabazleen helmugak. Iazkoa Gorka Garcia nafarrak eraman zuen.
"Sartagudak etorkizuna euskaraz eraikitzen du" lemapean, larunbatean hiru talde igoko dira taula gainera. Irabaziak eskualdeko euskarazko hezkuntza bultzatzera bideratuko dituzte.
Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleak Euskal Herriko gehiengo sindikalak Hego Euskal Herrian deitutako Greba Orokorrarekin bat egin du. Gaur ez da edukirik izanen webgune honetan.
Euskaraz bizitzeko nahia lasterka adierazteko deialdia egin dute kirol, kultura arloko eta euskalgintzako hainbat lagunek. "Euskaraz bizi nahi dut" lemapean eginen dira lasterketak Euskal Herri osoan zehar, eta parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izanen da.
Itziar Claver eta Haizea Ramirez de Aldaren aurkako epaiketa hainbat hedabidetan agertu da. Fiskalak eskatzen duen zigorra nabarmendu dute gehienek haien titularretan.
Itziar Claver eta Haizea Ramirez de Aldak epaiketa izan dute goizean, baina ezin izan dute deklaratu, ez baitute itzultzailerik onartu. Kanpoan 35 lagun bildu dira babesa emateko asmoz, eta EHEk hizkuntza paisai arrotza iraultzeko deia berretsi egin du.
|
Euskaraz bizi sarean