Eukal Konfederazioak eta Kontseiluak deituta Deiadar manifestazioa izanen da bihar Baionan. Eragile anitzen babesa ukan du deialdiak, beraz, jende anitz espero da.
"Euskaraz bizitzeko, gozatzeko eta ongi pasatzeko". Euskal Udalekuetan izena emateko epea zabalik da apirilaren 13ra bitarte. Abaigarren, Bernedon eta Goñin izanen dira udalekuak.
Euskal Herrian Euskaraz herri mugimenduko eragile euskaltzaleak bat egin du Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako grebarekin. Gaur ez da edukirik izanen sarean ditugun guneetan.
Greba jarraitzeko: http://greba.euskalherrian.info/
Euskal Herrian Euskarazen talde berria sortu da Lizarran (Nafarroa), eta aurkezpen ofiziala egin dute herritarren aurrean. Giro onik ez zen faltatu, kalejira eta bertso afaria ere antolatu baitzuen EHEk.
Euskal Herrian Euskarazen talde berria sortu da Lizarran (Nafarroa). Larunbatean aurkezpen ofiziala eginen dute La Bota elkartean, eta ondotik bertso afaria izanen da.
Euskaraz Bizi Egunaren balorazio positiboa egin du EHEk. Ekitaldi guziak aurrera eraman ziren, eta jende anitzek parte-hartu zuen haietan guzietan. Batzuek goizeko ekitaldiak nahiago izan zituzten, beste batzuek Nazio Manifestaziora joateko hautua egin zuten, eta Trinitate plaza bete egin zen gaueko kontzertuetan. Giro bikaina izan zen egun osoan zehar.
Jendetza bildu da "euskalduna naiz eta harro nago" lelopean EHEk egindako Nazio Manifestazioan. Eguraldiari aurre eginez, euskaraz bizi nahi duen herria bizirik dagoela argi geratu da.
Jendetza bildu da Donostiako kaleetan Euskaraz Bizi Eguna ospatzeko asmoz. Eguraldia lagun, kaleetan giro ona da nagusi.
Euskaraz Bizi Eguneko jarraipena eginen du EHEk Twitter bidez.
Bihar ospatuko da Euskaraz Bizi Eguna Donostian, eta bere baitan, Nazio Manifestazioa eginen da 'euskalduna naiz eta harro nago!' lelopean. Donostiako euskalgintza burubelarri ibili da lanean. 2.700 atxikimendu baino gehiago lortu ditu egunak.
|
Euskaraz bizi sarean