Altsasuko EHEk aurtengo ikasturteko plangintza aurkeztu du. Iraganean landu dituzten ildoei errepaso bat eman ostean, aurtengoei heldu zieten: norbanakoen eta eragileean lanketa, udala (ATABO, udala eta biok euskaraz, ordenantza eta euskaldunen errolda) eta "Guk eskola euskalduna" irakaskuntzan. Orain paperean jasotakoa egia bihurtzeko garaia da. Ekin!
Iragan ostiralean egin zuten. EHEren ibilbidearen inguruari gainbegiratua eman eta Durangoko EHEren erronken inguruan hausnartu zuten bertan; besteak beste, norbanakoen aktibazio eta kontzientziazioa, udal administrazioa euskalduntzea eta taldearen antolakuntza izan zituzten hizpide. Ondoren, Berbaroko txokora joan ziren denak afari eder eta giro paregabeaz gozatzera.
Sorreratik gaur egunera arte garai ezberdinetan EHEn jardun diren hainbat lagunek bilkura egin zuten iragan larunbatean. Zaldiko Maldiko Elkartean egin zuten eta EHEren iragan zein geroaz hausnartu zuten. Amaitutakoan Arrano elkartera joan ziren kalejiran eta elkarrekin bazkaldu zuten.
42 hizkuntza-komunitate biltzen dituen Europako Hizkuntza Berdintasunaren Aldeko Sarea - ELEN erakundearen izenean hartu du hitza Genevan.
Euskararen nazioarteko eguna tarteko, egun osoko egitarau antolatu dute.
"Desapiyua" onartzeko prest daudenek ostiralean Kaskalluetan dute zita, 20:00etan. Dinamika jarraitzeko bloga jarri dute martxan.
Hiriko hizkuntza paisaia euskalduntzeko dinamikak aurrera darrai.
EHEren 35. urteurrena probestuz, iragan ostiralean "Izan, egin, eragin" dokumentala proiektatu zuten Intxaurre kultur elkartean. Bizkotxo eta pastak lagun, hainbat herritar hurreratu ziren.
Estatuen "esku hartzea" azaleratu du Kontseiluak 'Euskararen gutxienekoak' dokumentalean
2015eko martxoaren 19tik 29ra, Urepelen hasi eta Bilbora arteko bidea egingo du euskararen aldeko lasterketa erraldoiak. 'Euskahaldun!' lelopean egingo da.
|
Euskaraz bizi sarean