Donostiako Bagera elkarteak hasitako bideari jarraiki, mediku euskalduna aukeratzea sustatzeko Euskaraz Osasuntsuago kanpaina abiatu zuen Zarauzko EHEk Osasungintza Euskalduntzeko Erakundearekin elkarlanean. Larunbat honetan ospatuko dute ekimenaren bukaera bertso-saio batekin.
Zarauzko EHEren oharra: “Euskaraz osasuntsuago!” kanpainari amaiera emateko bertso saio eder batekin ospatu nahi dugu. Beraz, hurrengo larunbatean 22:30etan Modelo aretoan zure zain egongo gara. Bertso saioko protagonistak Beñat Gaztelumendi, Amets Arzallus, Felix Zubia, Jon Maia, Miren Amuriza, Julio Soto eta Iker Zubeldia izango dira hurrenez hurren".
|
Euskaraz bizi sarean