Etorkizuneko osasun publiko eta euskalduna bermatzeko eskola euskaldunaren aldeko apustua egin dute.
Honatx aipatu eragileen oharra:
Datorren uztailaren 12 tik aurrera unibertsitate publikoan ikasle berrientzat matrikula egiteko epea zabaltzen da. EHU-k eskaintzen du medikuntza euskaraz ikasteko aukera bakarra, eta garrantzitsua da etorkizuneko osasun publiko eta euskalduna bermatzeko, ikasle euskaldunek karrera euskaraz ikastea.
Kalitatezkoa, euskalduna, gurea.
Horregatik Medikuntzako Asanblada eta Gure Osasungintza Eraikiz-etik (GOE) medikuntzako gradua euskaraz egiteko apustua babesten dugu. Gau eta egun, anbulategian eta ospitalean, euskaraz egin nahi dugulako, egin ezazue matrikula euskaraz eta izan zaitezte familia handi honen parte!
Euskaraz ikasi eta sendatu nahi dugu!
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean