Durangaldean bezala, Oreretan ere ekimenak egin dituzte oposaketen ondorioz euskaldunon eskubideak urratzen jarraituko direla salatzeko. Gaur hasi dira azterketak BECen.
Osasungintza euskaldunaren aldeko pankarta eta kartelak jarri dituzte Oreretako (Gipuzkoa) osasun zentroen atarietan. "Euskaraz sendatu nahi dugu! Osaquidecharekin euskara gaixo" lema erabili dute Osakidetzako oposaketen iruzurra salatzeko. Ekimena Lartzabarlgo, Iztietako eta Beraungo osasun zentroetan egin dute.
Gaurtik hasi eta igandera bitarte izanen dira Hezkuntza eta Osakidetzako Lan Eskaintza Publikorako azterketak. EHEk elkarretaratzea eginen du bihar Barakaldoko BECen (Bizkaia) LAB sindikatuarekin batera. 10:30ean izanen da protesta.
|
Euskaraz bizi sarean