• 15
    EKA
    Oposaketen iruzurrari buruz ohartarazi du Billabonako EHEk
    Billabonako osasun zentroan egindako ekimena

    Billabonako Osasun Zentroko atarian oposaketen iruzurra salatu du Billabonako EHEk. Pankartak eta kartelak erabili dituzte salaketa egiteko.

    Billabonako EHEren oharra:

    Billabonako EHEtik salaketa eta informazio ekimen bat egin dugu Billabonako Osasun Zentroan. Gure asmoa asteburu honetan BECen egingo diren oposaketen harira, EHEtik egiten dugun irakurketa herritarrei zabaltzea izan da. Oposaketa hauen ondorioz martxan jarriko den kontratazio sistemak, euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketan sakondu egingo du. Osasun zentroan euskaraz artatuak izateko eskubidea sistematikoki urratzen jarraitzeko borondatea agerian utzi du Eusko Jaurlaritzak.

    Billabonako EHEtik, salaketa ozen plazaratu nahi dugu, oposaketa hauekin etorkizunean osakidetzan euskaraz artatuak izateko dugun eskubidea urratzen jarraituko zaigulako eta orokorrean Osasun Sistema euskalduntzeko bidean atzera pauso galanta izango direlako.

      • Billabona_osakidetzaneuskaraz03
      • Billabona_osakidetzaneuskaraz02
      • Billabona_osakidetzaneuskaraz01

      Iruzkinak

      Egin zure iruzkina

      • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
        Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.