Aste osoan zehar ibili dira lanean. Herritarrei beharrezko informazioa helaraziz, alde batetik, eta Osasun Zentroaren parean iruzurra salatzeko elkarretaratzea eginez, bestetik.
Joan den astea oposaketen iruzurra salatzeko baliatu zuen Beasaingo (Gipuzkoa) EHEk. Horretarako, hainbat ekimen egin zituen. Asteartean eta asteazkenean eskuorriak banatzen ibili ziren Beasaingo eta Ordiziako azokak medio. "Herritarrek Bengoa eta Celaaren eskutik euskaraz bizi nahi dugunoi ezarritako traba berri honen berri izan zezaten" bostehun eskuorri banatu zituzten. Gainera, 150 herritarren atxikimendua jaso zuten, sinadura tarteko.
Informazioa zabaldu ondotik, protestarako tenorea izan zen. Ostiral arratsaldean elkarretaratzea egin zuten Beasaingo Osasun Zentroaren aurrean, "Eusko Jaurlaritzaren neurria salatu eta euskaraz bizi nahi dugunez, hizkuntza politika eraginkorrak suharki aldarrikatzeko". Beasaingo EHEk eskerrak eman nahi izan dizkie atxikimendua eman dutenei, Hitzari, eta elkarretaratzera hurbildutako herritarrei.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean