Herriko izen ofiziala Senpere izan dadin elkarretaratzea deitu du Senpereko Euskaraz Bai taldeak. Herriko Etxearen aitzinean izanen da, eta orain arte bildutako sinadurak bertan utziko dituzte.
Bihar herriaren euskal izenaren aldeko kanpainari bukaera emanen diote Senperen (Lapurdi). Horretarako, elkarretaratzea deitu du Senpereko Euskaraz Bai taldeak. Bilkura Herriko Etxearen aitzinean eginen da 11:00etatik goiti, eta mobilizazioarekin batera, udatik hona bildutako sinadurak helaraziko dizkiete agintariei. Ekimen honen bidez Senperen, eta oro har, Euskal Herrian, euskaraz bizi nahi duen gizarte zabal bat badela ulertarazi nahi zaio Herriko Etxeari.
Gainontzeko herriak antzeko ekimenak egitera animatu dituzte Senperen Euskaraz Bai taldeko kideek. "Lehen ekimena Senperen abiatu bada, beste herrietan horrelako aldarrikapenak bideratzeak herri honetan euskaraz bizi nahi duten herritarrak badirela adierazteko urrats eraginkorra litzateke", azaldu dute. Ekimenaren bultzatzaileek uste dute euskarak egunerokotasunean behar dituela neurriak.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean