Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan duen ordezkariak bultzatuta Estatuko Abokatuak Lezo, Anoeta eta Zestoako udalen hizkuntza irizpideei helegiteak jarri zizkien. Erabaki horrek beste 33 herri erakunderen hizkuntza irizpideak auzitan jarri ditu. Honen aurrean kikildu ez, eta Zarauzko udalak erabaki ausarta hartu du, adostasun zabala lagun: irailetik aurrera herritarrekin euskara hutsean ariko dela jakinarazi du, "euskaldunak bigarren mailako herritarrak izateari uzteko erabaki garrantzitsua" hartuz, Gari Berasaluze euskara zinegotziaren hitzetan. Neurri horrekin euskaraz bizitzea oztopatu nahi digutenei ere mezu garbia helarazi zaie inplizituki: "ez gara espaloitik jaitsiko!"
Zarauzko Udalak onartutako hizkuntza irizpide berriak aurkeztu zituen atzo hedabideen aurrean.
Gari Berasaluze euskara zinegotziak nabarmendu zuenez, “euskaldunak bigarren mailako herritarrak izateari uzteko erabaki garrantzitsua hartu du Udalak. Irailetik aurrera euskara hutsean ariko da herritarrekin, gazteleraz ere aritu nahi dutenen errolda eginda”. Hizkuntza irizpide berriak PPren abstentzioarekin eta gainerako alderdi guztien (Bildu, EAJ, PSE-EE, Aralar eta Ezker-Anitza) aldeko botoarekin onartu zituen Zarauzko Udalak plenoan. Babesa lantzeak merezi izan duela eta adostasunera heltzeko borondatea eskertu zien Berasaluzek gainerako alderdiei. Maren Belastegi UEMAko lehendakaria eta Zigor Etxaburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria ere atzoko agerraldian izan ziren, Zarauzko Udalak hartutako erabakiaren garrantzia nabarmendu nahian, beste herrientzat eredugarria izan daitekeen heinean, Udala zorionduz eta ildo horretan segitzeko deia eginez.
(zuzarautz.info webgunetik hartutako albistea)
“Zarauzko Udalaren Hizkuntza Irizpideek” ordenantzaren bidez hiru ondorio nagusi nabarmendu ditu Zarauzko udalak:
1.- Udalak euskaraz lan egiteko azaldu duen borondatea.
2.- Herritarrekin euskarazko harremana lehenesteko erabakia.
3.- Kontratazio publikoetan hizkuntza irizpideak txertatu beharra.
Eranskinak:
Euskara lehenesten duten udalen neurrien aukako helegiteak salatu ditu EHEk
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean