• 03
    URR

    Zarauzko Udalak adostutako hizkuntza irizpideen harira Espainiar Estatuko abokatuak jarritako helegitea salatzeko prentsaurrekoa egin dute Zarauzko EHEko kideek. “Gure hizkuntzan” bizi nahi dutela azpimarratu ondoren, hori “ahalbidetzeko” urratsak ematen ari eta “oztopoak” jasan dituzten udalei “babes osoa” agertu eta “Euskal Herri euskaldunaren bidean jarrai dezaten” dei egin die.

    EHEk Zarauzko Udalaren hizkuntza irizpideen kontra jarritako helegitea salatu du

    Zarauzko Udalak jasandako helegiteen aurrean beraien arbuioa adierazteko agerraldia egin du Zarauzko EHEk. Bertako Udalak hondar urtean hizkuntza ikuspegitik izandako ibilbidea aztertu dute lehenik eta behin. Udal Gobernuak urratsa garrantzitsuak eman ditu aurten “euskaraz bizitzeko bidean”: “Ueman sartu, eta otsailaren 27an hizkuntza irizpideak berritu zituen. Irizpideetan euskarari lehentasuna ematen dio udalak, euskararen normalizaziorako beharrezko dena. Gainera udaleko alderdi guztiek, PPk izan ezik, bat egin zuten irizpide hauen onarpenean”. EHE ados zen hartutako norabidearekin.


    Espainiako Estatuko abokatua ez nonbait, eta auzitara eraman du Zarauzko Udala, adostutako hizkuntza irizpideak martxan jartzera zihoan egun berean. “Eraso” hori salatzeko egin dute agerraldia eragile euskaltzaleko Zarauzko kideek.


    “Munduko beste edozein herritarrek bezala” beren hizkuntzan bizi nahi dutela ozen aldarrikatu ondoren, euskarak “bere estatusa” izan eta “gure hizkuntzan lasaitasun osoz bizitzeko” garaia dela azpimarratu dute. Gipuzkoar kostaldeko herriarekin batera beste 35 udalerrik hori “ahalbidetzeko” urratsak eman dituztela nabarmentzeaz bat, “oztopoak” datozela salatu dute. Helegiteen aurrean, “babes osoa” adierazi eta “Euskal Herri euskaldunaren bidean jarrai dezaten” eskatu diete helegiteok nozitu dituztenei. Atxikimendu kanpaina bat ere jarri dute abian.


    Bidenabar, Herriraren mugimenduaren aurkako sarekada ere aipatu dute, atxilotuei “babes eta konplizitate osoa” agertuaz. “Eraso krudela” izan da, haien irudiko. Azken aldian “Estatu espainolak” esparru ezberdinetan emandako erasoen testuinguruan kokatu dute. Aipatu ekinaldia “Euskal Herriaren aurkako erasotzat” jo ondoren, eragile zein norbanakoei erasoen aurrean “kalera” ateratzeko deia luzatu diete.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.