Euskarari lehentasuna emateko hainbat udalek azken hileotan onartu neurriei Espainiako Estatuko Abokatuak jarritako helegiteen aurrean urratsa egin du EHEk. Zarauzkoarekin batera beste 35 udalerri -eta hauek onartutako hizkuntza irizpideak- daude Estatuko Abokatuaren jomugan. Eraso berriaren aurrean, aipatu udalek hartutako erabakiak txalotu, eta horiek herritarrengandik duten babesa irudikatu nahi izan du EHEk mosaiko erraldoiaren bidez.
Udalak onartutako hizkuntza irizpideei babesa agertzea zen helburua. Horretarako, Zarauzko EHEk deituta, "Etxetik udalera, euskaraz aurrera!" leloa marraztu da bertako hondartzan 300dik gora euskaltzalez osatutako mosaiko erraldoiarekin. Honen ondotik, handik eta hemendik iristen ari zen jendearekin batera kalejira alai eta jendetsua abiatu da Udaletxeko Plazaraino. Aldarte eta giro hobezinean jarraitu dute bertan euskaltzaleek EHEkoek prestatu dieten hamaiketakoaren inguruan.
Estatuaren erasoaren larritasunari herri gogoz eta alaitasunez erantzun zaio gaurkoan.
Igandeko mossaiko erraldoian parte hartzera deitu ditu euskaltzaleak EHEk
|
Euskaraz bizi sarean