• 25
    MAR

    Gasteizko Euskaraz Bizi Egun nazionalaren atarian, hainbat ekimen antolatu dira herrietan. Agoitzen EBE txikia ospatu zuten larunbatean. Euskaratik eta euskaraz, egun paregabe eta beteaz gozatzeko beta izan zuten.

    Euskaraz Bizi Egun txikia ospatu zuten Agoitzen

    Agoitzen Euskaraz Bizi Egun txikia ospatu zen martxoaren 22an. Iazko Euskaraz Bizi Egunaren harrera arrakastatsua ikusita, EHEko taldekideek aukera bikaina ikusi dute agoiztarren agendan urtero egun honi tartetxoa egiteko.

    Egun osoko egitaraua prestatu zuten. Bertan, nabarmentzekoa da Agoizko kultur taldeen parte hartzea. Goizeko 10:30etan dianak hasi ziren Milaur Taldearen eskutik. 12ak aldera txupinazoa bota zen eta hasiera eman zioten kale animazioari eta azokari. Erraldoiek, gaitariek, dantzari txikiek, txistulariek, Bilaketa Txarangak eta joaldunek kolorez eta musikaz bete zituzten Agoizko kaleak, nahiz eta euria egiteko zantzuak agerikoak izan. Ondoren, makina bat lagun bildu zituen "Euskaraz Bizi!" bazkaria izan zuten Merkatu plazako karpan. Oharkaberen eskutiko dantzaldia hasi aurretik Agoizko Trikitilari Taldeak girotu zuen bazkalondoa. Arratsaldean ere giro aparta egon zen.

    The Icer Companyren kontzertua hasi baino lehen, EHEko kideak igo ziren eszenatokira eta Gasteizko EBEera joateko gonbitea luzatu zuten. "Udalak eta Biok Euskaraz" dinamikaren azalpen txiki bat eman eta egundaino Agoitzen egindako eskaera kopuruaren berri emateko aukera izan zuten. Iruñean egun berean egin zen manifestazioari beren atxikimendua adierazi zioten bidenabar.

    Gauean ere giro paregabeaz gozatu zuten Akort eta Kezkaken kontzertuen eskutik.
     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.