• 02
    API

    Esan eta egin. Orain dela gutxi Estatuen kanpo esku hartzeak salatu eta erantzun egingo ziola iragarri ondoren, gaur eman du argitara erantzuna zein izango den. Elkarretaratzeak antolatu ditu mehatxuak jasandako herri guztietan.

    Estatuen inposaketei kalean erantzuteko deia egin du Kontseiluak
    (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

    Duela gutxi Kontseiluak Estatuen jarrera inposatzailea salatu eta berau jasandakoei babesa agertu ondoren, gaur erantzunaren berri eman du. Gaur eguerdian egindako agerraldian mehatxuak pairatu dituzten herri guztietan elkarretaratzeak antolatu dituztela jakinarazi dute. "Estatuen esku hartzea gelditu" erabiliko dute lelo gisa. Lelo hori irudikatzeko, eskuak koloretako margoekin busti, eta gelditzeko keinua egingo diete estatuei.

    Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiaren hitzetan, Espainiako eta Frantziako Gobernuek abiatu duten sorgin ehiza areagotu egin da azkeneko urtean. LOMCE legea, Nafarroako D ereduaren aurkako jazarpena eta Frantziako falloux legea aipatu ditu adibide gisa. Agerikoa denez, “bi estatuak modurik agerikoenean, inolako mozorrorik gabe, ari dira euskarari trabak jartzen". Hori gutxi ez nonbait eta Espainiako Gobernuko ordezkari Carlos Urquijok kontratazioetako hizkuntz irizpideak direla eta 46 udalen aurka egin du azken hilabeteotan.

    1996an Bartzelonan onartutako Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean oinarritu da kapo esku hartzeen bidegabekeria biluzteko: “Hizkuntz komunitate orok eskubidea du bere hizkuntz eredua garatu eta sustatzeko, inolako kanpo esku hartzerik gabe”. Estatu espainol eta frantzesak ez dute eskubideez ulertzen ordea. Horixe da euskaldunon zorigaitza.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.