• 28
    MAI

    Horren eragina ez da bakarrik udalera mugatuko, erakundearekin harremana duten enpresa, erakunde, elkarte eta herritarrei ere eragiten baitie. Pixkanaka, "Udalak eta biok, euskaraz" dinamika hasi da xedea egia bihurtzen.

    Oiartzungo udalak euskara hutsez funtzionatzeko plana jarriko du abian

    Oiartzungo udalak, EHE eta euskalgintzako beste eragileekin elkarlanean, udalak euskaraz funtzionatu dezan ahalbidetuko duen plana osatu du. Aurreko astean aurkeztu zion udalak bertako euskalgintzari. Ttur-ttur Euskaltzaleen Bilguneko kideak (EHE barne), herriko bi ikastetxetako ordezkariak eta hainbat norbanako hurbildu ziren UEMA-ko langileak, euskara teknikariak eta euskara zinegotziak aurkeztutako planaren berri izatera. Eragile euskaltzaleko kideen irudiko urrats garrantzitsua egin dute udalak euskara hutsez funtzionatzeko bidean.

    Udalarekin izandako hartu eman arrakastatsua EHEk abenduan abian jarritako “Udalak eta biok, euskaraz” dinamika nazionalaren baitan kokatu dute. Dinamikarako planteatzen ziren molde ezberdinen artean udalarekin barne mailan eta parez pare lan egitea (euskalgintzako beste eragileekin batera, auzolanean) hobetsi dute oiartzuarrek. Hizkuntza politika eragingarrien bidean bide zuzena hautatu dutela berretsi dute emaitzek.

    Tokian toki egoera zeharo ezberdina da. Durangon, adibidez, eskaerak duela bi hilabetetik gora eginagatik ez dute udalaren erantzunik jaso. Hori salatzeko bihar elkarretaratzea egingo dute durangarrek. Leloa "Herritarrok erantzunaren zain. Udalak eta biok euskaraz" izango da.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.