• 01
    UZT

    Leloa zena egia bihurtu da. Herritarren aktibazioari esker, udalak eta agoiztarrek euskaraz egingo dute aurrerantzean.

    Agoizko udalak positiboki erantzun die herritarren eskaerei

    Agoiztarrek jaso dute “Udalak eta Biok Euskaraz” dinamikaren bitartez tramitatutako eskaeraren erantzuna.  Dinamika honen bitartez, herritarrak aktibatuz herritarron eta udal administrazioaren arteko harremana euskaraz izatea lortu nahi du Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleak. Agoiztarrek lortu dute aldaketa horiek eragitea.

    Tokian toki fase ezberdinetan da dinamika. Agoitzen otsailean ekin zioten eta hil horretan bertan egin zituzten lehenengo eskaerak. Bertan “hemendik aurrera jasoko ditugun paper, ohar, inprimaki, publizitate euskarri, lanpostu deialdi eta abar guztiak euskara hutsean” izan daitezen galdegin zuten. Ondoren, hainbat herritarrek egin zuten bat aldarri horrekin.

    Behin eskaerak eginda, udalaren erantzunaren zain egon dira. Udalak gutun bidez helarazi die eskaera egin zuten herritar orori erantzunaren berri. Herritarren eskaerei jaramon egin eta horiek egia bihurtzeko behar diren neurriak hartzeko konpromisoa agertu du. Aurrerantzean, eskaera egin dutenei zuzendutako paper, ohar, inprimaki, publizitate, euskarri eta abar guztiak euskara hutsean izango dira, Xinple aldizkaria eta kultur agenda izan ezik. Zerrenda bat osatuko dute berau eskatu dutenekin eta udaleko langile ororen eskura jarriko da ebatzitakoa bete dadin.

    Herritarren zein udalaren jarrerarekin pozik agertu dira Agoizko EHE-ko kideak. Bide batez, “Udalak eta biok, euskaraz” dinamikak aurrera jarraitzen duenez, eskaerak egiten jarraitzeko deia luzatu dute.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.