“Guk Durango euskalduna eraikitzeko lanean jarraituko dugu, eta prest gaude bide horretan mundu guztiagaz elkarlanean aritzeko”, azaldu dute kideek.
Udalak eta biok euskaraz dinamikari bultzada eman nahian, Durangoko Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragile euskaltzaleak herriko elkarteekin biltzeko asmoa duela iragarri du.
2014ko urte hasieran jarri zuten martxan Udalak eta biok euskaraz dinamika. Horrela, euskarak Durangoko udal zerbitzuetan duen egoera aztertu zuten EHEko kideek. Diotenez, diagnosia eta dinamika bera herriko hainbat euskaltzale eta elkarterekin partekatu zuten. Ondoren, herritarren eta udalaren arteko hartu-eman oro euskaraz izateko eskaerak bildu eta tramitatu egin zituzten. Lau hilabete luzeren ondoren eskatzaileek udalaren erantzuna jaso zuten. “Alde batetik, udalaren erantzunean euskaraz bizitzeko dugun eskubidea aitortzen ziguten, eta, horretarako, bitartekoak jartzeko borondatea agertzen zuten. Bestalde, aitzakia ugari jartzen zituzten hori gaur bertan ez gertatzeko. Gure ustez, borondateagaz herritarren nahia erraz bete dezakete”.
Hori hala izan dadin ezinbestekoa izango da herritarren aktibazioa.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean