Gutunari erantzun diotenak Oihan Mendo (EH Bildu Gares) eta Fidel Aracama (Agrupación Puentesina/Garesko Bilgunea) izan dira. Gainontzeko alkategaiek ez dute erantzun.
Aurreko astean, Garesko "Udalak eta biok euskaraz" ekimenak, 2015eko udal hauteskundeetarako Garesko alkategai diren; Oihan Mendo (EH Bildu), Bruno Lopez (UPN), Manuel Pedro Ayechu (Ximenez de Rada), Juan Ignacio Gonzalez (Gares Entretodos), Fidel Aracama (Agrupación Puentesina) eta Roberto Amadeo Martínez (PSN-PSOE) zerrendaburuei, eskaera zehatzekin gutuna helarazi zien.
Gutunari erantzun diotenak Oihan Mendo (EH Bildu Gares) eta Fidel Aracama (Agrupación Puentesina/Garesko Bilgunea) izan dira. Gainontzeko alkategaiek ez dute erantzun.
EHBildu-k betetzeko konpromisoa
“Udalak eta biok, euskaraz” dinamikako kideei “euskaldunon hizkuntza eskubideak defendatzeko ekimen hau aurrera eraman izana” eskertu du lehenik eta behin. Bere ustez, “guztiz bat” egiten du hurrengo legealdirako EH Bildu Garesek daraman konpromisoekin. Bi izango dira proiektu nagusiak: parte hartzea eta tokiko garapena. Herritarren parte hartzea sustatzeaz gain, garapen ekonomikoa,kultural, politiko, sozial eta hauen barruan, linguistikoa, bilatzen du.
Ondorioz, “Udalak eta biok, euskaraz” parte hartzailea, herritarra eta garapen soziala bilatzen duen ekimena izanik, dinamikako kideekin batera lan egiteko prestutasuna agertu du. Alkatetza lortzen badute, “aurkeztutako hiru eskaerak aurrera eramateko bideak ikertzeko, beharrezko bilerak izatera konprometitu” dira. Beraien taldearekin bat, proposatutako eta aipatutako eremu parte hartzailetan barruan lantzeko gonbita luzatu die.
Agrupacion Puentesina/Garesko Bilgune desados
Fidel Aracama Azcona, egungo alkateak eta Agrupación Puentesina/Garestarren Bilguneko alkategaiak zera erantzun die:
"Gareseko udalak idazten dituen paper, ohar, bandoak, etab. elebidunez egiten dira, duela urte asko". Bere ustez, "Agrupación Puentesina/Garestarren Bilguneak zerikusi handia izan du" honetan. Horrez gain, "bai udala zein udal eraikinen errotulazioa euskaraz egiten ari dira, poliki-poliki baina gelditu gabe". Beraien "borondatea eta konpromisoa berehala desio hau errealitatea bihurtzea da". Kale eta seinaleei dagokioneab ere, berdin. "Nahiz eta gustatuko litzaigukeen bezain azkar ez izan, plakak aldatzen" ari omen dira.
Bestalde, udalaren urte bateko atzerapenaren inguruan, "ez dela egia" adierazi du. Edozein kasutan ere, "beti bezala, nahi duzuenean zuen zerbitzura egonen" dela argitu du.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean