• 09
    EKA

    Azpeitiko herrian euskara normalizatzea helburu zuen udal ordenantza atzera bota du Auzitegi Gorenak, 2005eko abenduan udal talde guztiek hau onartu ondoren. Euskararen normalkuntza du helburu soilik ordenantza honek eta Auzitegiak euskara "inposatu" egiten dela ebatzi eta gaztelania eta honen erabiltzaileak baztertu egiten dituela adierazi du.

    {mosimage}

     

     

    2005ean onartu zuen Azpeitiko udalbatzak euskarari zegokion udal ordenantza; honek, Azpeitiko berezko hizkuntza, hau da, euskara soilik barnebiltzen zuen, bere normalizaziorako urrats eta beharrezko neurriak jasotzenb zituelarik.

    Alta, euskaraz biziko den herria ez du gustuko Auzitegi Gorenak eta udal ordenantza horien aurka egin du, gaztelania eta bere erabiltzaileen urratzaile dela argudiatuz. Ordenantzak, baina, nahiz eta euskara lehenetsi, ez ditu bestelako hizkuntzak mespretxatzen; esaterako, udalera gazteleraz zuzenduz gero, aukera zabalik uzten du zerbitzua hizkuntza horretan jasotzeko.

    Gorenak, ordenantzaren edukien ezezik, araudiaren izaeraren aurkajo du, esanez, "legez kontrakotasun akatsa" duela. Honen inguruan jurisprudentzia badagoela gogorarazi du Gorenak,eskumen hori ez dagokiela udalei aipatuz, EAEko administrazioari baizik.

    Antza, euskaldunon hizkuntza eskubideak arriskuan egon baino, arrotzen hizkuntza eskubideak dira urratzen direnak... hau komeria!

     

    Irakurri albistea Berria egunkarian!