• 09
    EKA

    Zornotzako EHEk mozioa sartu du udalean herrian oraindik ere indarrean ez diren euskararen ordenantzak galdegiteko. Dinamika luzea daroate bertan azken aspaldian araudia egin eta indarrean jarri dezaten; besteak beste, sinadura bilketa egin dute azken hilabeteotan Nañon euskara elkartearekin eta AEKrekin batera. Pasa ze ekainaren 13an jaialditxoa egin zuten "Euskarari lehentasuna! ordenantzak orain!" lemapean, sinadura bilketaren kanpainari amaiera emateko.

    {mosimage}

    Sinadura bilketa abiarazi zuteneko irudi bat

     

     

    Hau da Zornotzako EHEk udalean sartuko duen mozioa:

     

    Zornotzako Alderdi Politiko guztiei:

    Zornotzako Euskal Herrian Euskaraz taldeak hainbat ekimen burutu ditu azken urteotan udalak Euskararen Ordenantzak izan ditzan, udaletxe barruko zein herri mailako jardun anitzen aurrean gutxieneko marko arautua izan dezagun.

    Zornotzako euskaldunok marko arautu hori beharrezkoa dugu, gure hizkuntza eskubideak inon urratzen direla ikusita, herri mailan zeri eutsi izan dezagun.

    Euskal Herrian hainbat eta hainbat udaletan indarrean daude aspaldi eta ez dugu arrazoirik ikusten Zornotzan ez izateko.

    Hori dela eta, Zornotzako alderdi politiko guztiei eta, bereziki, Udal Gobernu Taldeari ondokoa eskatzen diogu:

    1. Zornotzako Udaleko Euskararen Ordenantzak prestatzeko beharrizana aztertzea hurrengo Euskara Batzordean.

    2. Erabakiaren berri jakinaraztea Zornotzako herriari eta, partikularki, Zornotzako Euskal Herrian Euskaraz Taldeko ordezkariei.

    Zornotzako Euskal Herrian Euskaraz prest dago Euskara Batzordeko kideei, gai honen inguruan aurretik behar diren azalpenak emateko.

    Bestalde, eskaera honekin batera, alde batetik, euskararen ordenantzen aldeko sinadurak ditugu hemen. Zornotzako herritarrek ere eskaera honekin bat egiten dutela ikus dezazuen. Eta beste aldetik, ordenantzen zirriborro bat ere prestatu dugu, aztertu eta kontuan har dezazuen.

    Dokumentu horiek guztiak erregistroan utziko ditugu.