EAJk aspaldi hasitako bidearekin jarraitzeko hautua egin du azkenaldian. Munitibar, Etxebarri, Mendexa eta Getariaren ostean Bermeo izan zen, bertan Ibilaldiaren jaia ospatu baino egun batzuk lehenago, EAJren erabakiz UEMAtik ateratzen hurrengoa. Azkena aldiz, Arratzu izan da, eta hurrengoa, Muxika izan daiteke. Espainiako legediak Ondarroa, Lekeitio eta Azpeitian indarrez egin duena egin du borondate eta erabaki propioz EAJk. Aitzakia? Garestia ei da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen kuota. Badira proiektu anitz askoz ere garestiagoak, baina estrategikoak diren heinean beharrezkoak direla esaten ez dute ba EAJkoek? Bistan da zer den estrategikoa eta garrantzitsua, eta zer ez, aipatu alderdiarentzat. Orain arte bezala, EHEk salatu du euskararen normalizazio prozesuan atzera egin dela erabaki honen bidez eta euskaraz bizitzeko ezinbesteko tresna dela UEMA adierazi du
Eranskinak:
Euskararen normalizazioan "atzerapausoa" dela deritzo EHEk (HITZA)
Arratzuko Udala Uematik atera da
(Iazko artikulu interesgarria) Euskararen egunetik euskararen prozesura
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean