• 11
    EKA

    Gainean dugu aurtengo UEMA Eguna. Larunbat honetan, ekainaren 12an ospatuko du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak bere urteroko jaia 'ein eingou' lelopean eta egitarau oparoa prestatu du eragile euskaltzaleak bertarako. Bestalde, gaixotasun baten ondorioz asteon hil den Iñaki Arregi UEMAko kideari omenaldia egin nahi diote larunbatean. Zonalde euskaldunak babesteko eta euskaraz bizitzeko ezinbesteko tresna dugu UEMA; duela 19 urte sortu sortu zuten mankomunitatea 18 udalerri euskaldunek etaoztopoak oztopo, herri euskaldunaren bidean hainbat urrats egiteko gaitasuna erakutsi du UEMAk.

    Ekainaren 12an egindo du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) bere urteroko jaialdia. Jon Bollar Aulestiko alkate (Bizkaia) eta aipatu erakundeko lehendakariak UEMA Egunaren aurkezpen agerraldian esandakoaren arabera, egungo hizkuntz politika arautzen duen esparru juridikoak "elebitasun egoera faltsua" dakarrela eta, esparru juridiko hori gainditu beharra nabarmenduko du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak ekainaren 12an Mallabian (Bizkaia). Erakundea sortu zenetik -duela 19 urte- udalerriak euskalduntze aldera emandako pausoak aitortu bai, baina pauso bat gehiago eman beharra azaleratuko dute. "Euskal Herriko udalerri guztietan euskara ofizial izendatuko duen araudia behar dugu", adierazi zuen Bollarrek. "Ez digute uzten nahi bezala euskaraz bizitzen", esan zuen, eta hori dela eta, esparru juridiko hori gainditu eta euskarari eta euskaldunen hizkuntz eskubideei «babes osoa eskainiko» dien lege bat eskatu zuen: "Udalerri euskaldunak babestu eta garatuko dituena, hau da, eremu euskaldunetan euskara lehenetsiko duten araudia eta hizkuntz politika behar ditugu".

    Horregatik mezu baikorra hautatu dute ekainaren 12rako: Ein eingou. Mallabia hautatu dute, azken urteotan "Durangaldea izan delako UEMAko kide gehien egindako eskualdea", Oihana Ollandia Mallabiko zinegotziak azaldu duenez. Hartara, eskualdera zabaldu dute ospakizuna, ekain hasieran hainbat ekitaldi antolatuz. UEMA egunean bertan ere egitarau oparoa izango dute. Xabier Mendiguren Kontseiluko Idazkari Nagusi ohiari bere ibilbideagatik egingo dioten aitortzarekin hasiko dituzte ekitaldiak. Bazkari herrikoiaren ostean kantu saioa egingo dute. 12:00etan Xiba jokoak egingo dituzte plazan; 18:00etan eta 23:00etan Erlazi eta Damu Dot taldeen kontzertuak izango dira leku berean. Gaztetxoentzako ere hainbat ekimen prestatu dituzte.

    Eranskinak:

    UEMA

    Anboto.org

    Berria.info:

    - Euskaraz bizi ahal izateko, hizkuntz politikako markoa aldatzeko eskatu du UEMAk

    - Uema egunean izatera deitu du ezker abertzaleak

    - Uemaren arima

    - Landless language

    - Iñaki Arregiri azken agurra eman diote Markinan

    - UEMA Eguna aurkezten duen bideoa