Igantzi, Oñati, Mañaria, Ondarroa eta Gipuzkoako Getaria Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartuko dira larunbatean, UEMA egunarekin batera. Gaur egun 61 udalerrik osatzen dute.
Berriak jakinarazi duenez, Nafarroa, Bizkai eta Gipuzkoako bost udalerri berri izanen dira UEMAn larunbatetik aurrera. Igantzi izanen da herri nafarra, Ondarroa eta Mañaria bizkaitarrak, eta Oñati eta Getaria Gipuzkoakoak. Dagoeneko 61 dira mankomunitatea osatzen duten udalerriak.
Aramaio (Araba), Ajangiz, Amoroto, Artea, Atxondo, Aulesti, Bermeo, Berriatua, Busturia, Gatika, Gizaburuaga, Izurtza, Mallabia, Muxika eta Otxandio (Bizkaia), Aduna, Aizarnazabal, Alegia, Altzaga, Altzo, Amezketa, Anoeta, Antzuola, Azpeitia, Baliarrain, Beizama, Belauntza, Bergara, Deba, Elduain, Elgeta, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Gaztelu, Ikaztegieta, Irura, Itsasondo, Leaburu-Txarama, Lizartza, Mutriku, Oiartzun, Orendain, Orexa, Orio, Usurbil, Zaldibia, Zestoa eta Zumaia (Gipuzkoa), Araitz, Arantza, Arbizu, Areso, Basaburua, Bera, Etxalar, Etxarri-Aranatz, Goizueta, Larraun, Leitza eta Urdiain (Nafarroa).
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean