Larunbatean egingo da, 10:30etan Errotxapeako Errotaberri elkartetik abiatuta. Herritarren eskaerak betetzeko galdegingo diote udalari.
"Udalak eta biok, euskaraz" egin dezaten hainbat ekimen egingo dituztela iragarri dute. Urriaren 18rako, kasu, Iruñerria zeharkatuko duen VI. euskarazbizi-kleta martxa antolatu dute.
Herritarrak aktibatuz leloa egia bilakatu nahi dute. Udalak entzungor egiten badie ere, eskaerei jaramon egin bitartean atxikimendu gehiago biltzeko apustua egin dute. Horren adibide dira iragan larunbatean jaso zituzten eskaera berriak. Azpimarratzekoa da ez Garesen, ez Abadinon ez dagoela EHE talderik. Euskararen alde egotetik alde egitera pasaz, herritarrak izan dira ekimena bultzatu dutenak. Hori da bidea!
Udalaren isiltasun ozenaren aurrean atxikimendu gehiago biltzeko apustua egin dute garestarrek. Horretarako, iragan larunbatean sinadurak biltzeko mahaia jarri zuten herriko plazan. Hainbat herritar batu ziren dinamikara, eta bidenabar, geroz eta zailagoa da udalak eskaerei muzin egitea. Hori da bidea!
Udalak isiltasunaren aurrean, atxikimendu gehiago biltzea erabaki dute. Horretarako, larunbatean mahaia jarriko dute herriko plazan.
Udalbiltzak eta Euskararen Gizarte Erakundearen Kontseiluak lankidetza hitzarmen bat izenpetuko dute.
Aitzakiak alde batera utzi eta "Udalak eta biok, euskaraz" egia bihurtzeko beharrezkoak diren politikak egin ditzan galdegin diote.
Kontseilu eta Euskal Konfederazioaren deiari erantzunez, Estatuen jarreraren aurrean haserrea adierazi eta bertako herriko etxe zein herritarrei babesa eskaini zioten atzo.
Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak deituta, uztailaren 14an, 18:00etan izango da Uztaritzeko herriko etxearen aitzinean. Estatuen jarreraren aurrean “haserrea” adierazi eta bertako herriko etxe zein herritarrei babesa eskaintzea izango da helburua.
|
Euskaraz bizi sarean