Aurretik eragile sozial, sindikal eta politikoekin bildu ondoren, Atarrabiakoek asteon egin dituzte estraineko eskaerak. Udalarekin harreman oro euskaraz izan dadin, ahalik eta norbanako gehien atxiki nahi dituzte orain. Bilbon ere jomuga bera dute, horretarako irailaren 26ra arteko epea jarri dutelarik. Tafallan, berriz, ostiralean egingo dituzte eskaerak.
Gaur arratsaldean osatuko dute bideoa eta herritarren parte hartzea ezinbestekoa izango da horretarako. 17:45etan Udaletxe plazan dute hitzordua.
Iragan martxoaren 20an, Euskal Herrian Euskaraz-ek martxan jarritako "Udalak eta biok euskaraz" dinamikaren baitan, 140 eskaera tramitatu ziren Iruñeko Udalean. Ia hiru hilabete bete dira ordutik eta oraindik ez dute inolako erantzunik jaso. Gaur eskaera berri batzuk tramitatu dituzte Kondestable jauregian eta bide batez, udalaren erantzun eza salatu dute.
Eguraldi kaxkarra izanagatik herritar ugari hurreratu ziren elkarretaratzera. Udaleko zerbitzuetan tratua euskaraz izateko eskaerak aurkeztu zituzten martxoan, eta oraindik erantzunik ez dutela jaso kritikatu zuten. Ez dute etsiko: "Erantzun bat jaso bitartean, eskari gehiago jasotzen eta mobilizatzen jarraituko dugu".
Horren eragina ez da bakarrik udalera mugatuko, erakundearekin harremana duten enpresa, erakunde, elkarte eta herritarrei ere eragiten baitie. Pixkanaka, "Udalak eta biok, euskaraz" dinamika hasi da xedea egia bihurtzen.
"Udalak eta biok, euskaraz" eskaerak duela bi hilabetetik gora eginagatik, ez dute erantzunik jaso. Hori salatzeko etzirako mobilizazioa deitu du Durangoko EHE-k. Leloa "Herritarrok erantzunaren zain. Udalak eta biok euskaraz" izango da.
Udalaren hizkuntz politiketan aldaketak eragiteko asmoz, joan den ostiralean egin zituzten eskaerak. Guztira 280 eskaera egin dituzte.
Esan eta egin. Orain dela gutxi Estatuen kanpo esku hartzeak salatu eta erantzun egingo ziola iragarri ondoren, gaur eman du argitara erantzuna zein izango den. Elkarretaratzeak antolatu ditu mehatxuak jasandako herri guztietan.
Aipatu herriek "Udalak eta biok, euskaraz" dinamikaren bueltako ekimenak egin dituzte astebukaeran. Bide batez, zenbaitzuek larunbatean Gasteizen egingo den Euskaraz Bizi Egunerako deia luzatu dute.
Gasteizko Euskaraz Bizi Egun nazionalaren atarian, hainbat ekimen antolatu dira herrietan. Agoitzen EBE txikia ospatu zuten larunbatean. Euskaratik eta euskaraz, egun paregabe eta beteaz gozatzeko beta izan zuten.
|
Euskaraz bizi sarean